Getariako Iturzaeta herri eskolan 'Tratu onetan dantzan' ekitaldia egin dute

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 25a

Getariako Iturzaeta Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek tratu onen aldeko ekitaldia egin dute gaur, azaroaren 25ari, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotuta. Tratu onetan dantzan lelo hartuta zinta-dantza euskarria osatu dute. Maila bakoitzeko ikasleek, gurasoek eta irakasleek zinta bana apaindu dute, eta bertan era askotako hitzak, esaldiak eta irudiak bildu dituzte, eta eskolaren atarian jarri dituzte ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide