Bularreko minbiziaren inguruko hitzaldia antolatu dute ostegunerako, Getarian

Getariako Hitza 2016ko azaroaren 18a

Katxalin, bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak, Getarian hitzaldia emango du datorren ostegunean. Ulpiano Vigil-Escalera aretoan izango da saioa 18:00etan hasita, eta bularreko minbiziaren zergatia, tratamendua, prebentzioa, eta beste hainbeste izango ditu hizpide Donostia Onkologiko Institutuko Arrate Plazaola doktoreak. Horretaz gain, bularreko minbizia goiz detektatzearen garrantziaz ere hitz egingo dute bertan. Adituen esaneta, bularreko minbiziaren inguruan ondo informatuta egotea ezinbestekoa da emakumeentzat, eta saioan beharrezko azalpenak emango dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide