Bi antzezlan eskainiko dituzte igandean Getariako Gaztetxean

Getariako Hitza 2016ko azaroaren 17a

Antzerkia Zapatak antzerki musikatua eta Eltxoak antzezlana ikusteko aukera izango da igandean, Getariako Gaztetxean. Lehen lana, Ainhoa Alberdi aktore zarauztarrak antzeztuko du, Jurdana Otxoak musikatzen dute bitartean. Eltxoak antzezlanean, berriz, Amaia Irazabal izango da protagonista. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 3 euro balioko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide