Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Getariako mendizale taldeak denboraldiko azken irteera egingo du. Egun osoko txangoa izango da, 07:00etan aterako dira Getariatik, eta Lazkaomendi eta Zerain arteko ibilbidea egingo dute, 17 kilometro. Gero, Zerainen bazkalduko dute. Parte hartu nahi dutenek, Getariko Turismo Bulegoan izena eman behar dute; osteguna da horretarako azken eguna.