Sektore publikoaren aldeko bi hitzaldi antolatu dituzte Getarian

Getariako Hitza 2016ko azaroaren 14a

Getariako Eskubide Sozialen Kartak eta Getariako Gaztetxeak antolatuta, sektore publikoaren aldeko bi jardunaldi egingo dituzte datozen egunetan Getarian. Asteazkenean, Ogasun eta Finantza Diputatu ohi Helena Francok hitzaldia eskainiko du; eta ostegunean krisia, zorra eta osasun publikoa gaia izango du hizpide Angeles Maestro sendagileak. Bi saioak Ulpiano etxean izango dira 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide