2017ko udal aurrekontua osatzeko getarriaren iritzia jakin eta horiek ekarpenak jaso nahi ditu Getariako Udal Gobernuak. Horretarako,
Guztiok 1 aurrekontu parte hartzailea osatzeko prozesua abiatuko dute gaur arratsaldean, eta lehen bilera horretan herriko elkarteekin bilduko dira udal gobernuko kideak horien beharrak eta nahiak ezagutzeko.
Hurrengo bilera, azaroaren 17an (osteguna) izango da 21:00etan, eta Askizu eta San Prudentzio auzoetako herritarrekin bilduko dira udal ordezkariak.
Hilaren 21ean, astelehenarekin, bi bilera egingo dituzte. Alde batetik, udaletxean 19:00etan hirigintza, turismo eta tokiko garapen arloetako bilera egingo dute. Eta gero, 21:00etan Meaga eta Eitzagako herritarren ekarpenak jasoko dituzte.
Azken bilera, azaroaren 22an (asteartea) izango da, 21:00etan udaletxean, eta euskara, kultura, hezkuntza, kirola, ongizatea eta parte-hartzea arloak landuko dituzte eragile eta norbanakoekin.