Getariako arrantza ondarea hizpide izango dute igandean

Getariako Hitza 2016ko azaroaren 10a

Getariako arrantza ondarea hizpide izango dute igandean. (Aiora Larrañaga/Hitza) Igandean Getariako itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltaria egingo dute igandean Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta. Pello Iribarrek eta Xabier Alberdik Getariako arrantza ondare bakarra jaso eta zabaldu nahian hitzaldia eskainiko dute, eta 11:00etan bilduko dira parte-hartzaileak kofradian. Parte hartu nahi dutenek Getariako Turismo Bulegoan bertan, 943 140957 telefono zenbakira deituta edo info@getariaturismo.eus helbidera idatzita eman dezakete izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide