Getariako Askizu auzoko sanmartinetako egitaraua

Getariako Hitza 2016ko azaroaren 8a

Askizuko San Martin Jaiak. (Aritz Mutiozabal/Hitza) Ostegun gauean mus txapelketarekin abiatuko dituzte San Martin Jaiak Getariako Askizu auzoan. EGITARAUA Azaroak 10, osteguna - 21:30. Mus txapelketa Azaroak 11, ostirala, San Martin Eguna - 11:00. Meza nagusia. - Ondoren. Txakolin dastaketa; Jone eta Irati trikitilariek alaituko dute giroa. Azaroak 12, larunbata - 21:00. Bailarako ezkonduen eta bikoteen afaria. - Ondoren. Laja eta Narbaizar trikitilariak. Azaroak 13, igandea. - 11:00. Meza nagusia. - Ondoren. Herri-kirolak: Joseba Ostolaza eta Aimar Galarraga harri-jasotzaileak, eta Zubizarreta eta Bihurri aizkolariak. Ostolatza ahizpak giroa alaitzen. - Gero. Gorriti eta bere animaliak. Bitartean Jone eta Irati trikitilarien saioa. Azaroak 19, larunbata. - 21:00. Gazteen afaria. Izer eta Alabierrek alaituko dute giroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide