Getaria Zarautz trainerua Donostiako estropadan. (Lide Ferreira/Irutxuloko Hitza)
2016an Getaria-Zarautz emakumezkoen traineruan arraunean egin zuten hainbat arraunlarik arraunean ez jarraitzeko asmoa azaldu zuten pasa den denboraldi bukaeran. Egoera zein zen ezagutzeko, elkarteko zuzendaritzak bilera deitu du denboraldi hasieran, eta ez da bildu trainerua osatzeko nahiko arraunlari. Horregatik, aurten ez da izango Getaria-Zarautz emakumezkoen trainerurik. Arraunean jarraitu nahi duten arraunlariek beste talde batzuetan jokatuko dute 2017 denboraldian.