Sakelako telefonoarekin egindako bideo lehiaketa antolatu dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 7a

Sakelako telefonoarekin egindako bideo lehiaketa. (Aiora Larrañaga/Hitza) Euskararen Nazioarteko Eguna izango da abenduaren 3an, eta Getariako Udalak sakelako telefonoarekin egindako bideo lehiaketa antolatu du Euskaraz bizi nahi dut gaia ardatz hartuta. 12 urtetik gorako getariarrek parte hartu dezakete ekimenean, eta bi kategoriatan banatuko dituzte parte hartzaileak: 12- 16 urte bitartekoak alde batetik, eta 16 urtetik gorakoak bestetik. Lehiaketara aurkezten diren bideoek gutxienez 30 segundu eta gehienez minutu bat iraun beharko dute. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 1a bitartean kultura@getaria.org helbidera bidali behar dituzte fitxategiak. Sari banaketa abenduaren 3an, Euskararen Egunean egingo dute 12:00etan herriko plazan. SARIAK 12-16 urte bitartekoak - 1. saria: 60 euro - 2. saria: 40 euro 16 urtetik gorakoak - 1. saria: 120 euro - 2. saria: 80 euro

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide