Getariako Udalak bertso tailerra antoladu maila guztietako bertsolariei zuzendua; bertsolaritza gustatu baina orain arte animatu ez diren herritarrak ere ongi-etorriak izango direla jakinarazi dute. Ostegunean abiatuko dute tailerra, eta maitza bukaera arte ostegunetan bilduko dira parte-hartzaileak 20:00etatik aurrera Eskualtxetan.
Maialen Velarde zumaiarra izango da irakaslea, eta udaletik jakinarazi dute parte-hartzaileen artean maila desberdintasun handia egongo balitz, bi talde osatzeko aukera egongo dela. Tailerrean parte hartu nahi dutenek, Getariako udal bulegoan eman beharko dute izena datozen egunetan; tailerraren prezioa 50 euro da.