Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eguerdirako TTIP eta CETA itunen aurkako jaia antolatu dute udaletxe aurrean Getariako Eskubide Sozialen Kartak, Getaiko Gazte Asanbladak, Elan Euskadik eta Getariako Udalak. Modu horretan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan giza eskubideen zapalketak salatzeko egin dituzten ekimenekin bat egin dute Getarian.
Eguraldiak lagundu ez duenez hasierako plana zertxobait aldatu behar izan dute antolatzaileek, eta berdura plazan egin dute aldarria. Goiz partean haurrek pankarta margotu dute, eta ondoren manifestua irakurri dute herriko hainbat eragileren izenean.
Bestalde, hasiera batean herriko kaleetan barrena giza katea egitea aurrikusita zuten antolatzaileek, baina horretarako eguraldi aproposik ez zegoenez, bertan behera utzi dute giza katea.
[flickr_set id="72157672530599243"]