TTIP-a salatzeko jaia antolatu dute larunbaterako Getarian

Getariako Hitza 2016ko azaroaren 3a

TTIP-a salatzeko festa antolatu dute Getariako hainbat eragilek. Getariako Eskubide Sozialen Kartak, Getaiko Gazte Asanbladak, Elan Euskadik eta Getariako Udalak TTIP eta CETA itunak salatzeko  festa antolatu dute larunbaterako. "Gure eskubideak zein lurra defendatu nahian, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñearekin batera kalera irtengo gara jai giroan giza eskubideen zapalketa salatzera" azaldu dute. EGITARAUA - 10:30etatik aurrera herriko plazan izango da festa, eta umeek aldarria margotuko dute. - Ondoren, bertsolariek festari hasiera emango diote, eta segidan manifestua irakurriko dute. - 12:00etan hasita, trikitilariek girotuta Giza Katea osatuko dute herriko kaleetan zehar. - Bukatzeko, musikariekin kantu saioa egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide