Gure Txeru Pilota Elkartea denboraldian bete-betean murgilduta dago, eta ostiralean hainbat partida jokatuko dituzte elkarteko pilotariek Getarian bertan. 19:00etan hasiko dira partidak Sahatsaga Pilotalekuan. Lehenik eta behin kadeteek jokatuko dute, Gure Txeru Mundarro taldearen aurka. Gero, jubenilen txanda izango da; Gure Txeru Arrasateren aurka arituko da.