Larunbatean Getariako XIII. Surf eta Bodyboard Txapelketa jokatuko da

Getariako Hitza 2016ko urriaren 17a

Getariako Surf eta Bodyboard Txapelketa. (Leire Ventas) Larunbaterako antolatu du Getariako Gaztetape Surf Elkarteak Getariako XIII. Surf eta Bodyboard Txapelketa. Ekimenarekin «surfari behar duen bultzada» eman nahi diote Getarian, eta horretarako herriko surflariak txapelketan parte hartzera animatu dituzte. Txapelketa maila desberdinetan banatuta egongo da: Open, Body Open, Master eta Long Board hain zuzen ere. Hasiera batean, ez dute gaztetxoen mailarik zehaztu, baina jakinarazi dute gaztetxoren batek txapelketan parte hartu nahiko balu, aldez aurretik antolatzaileei jakinarazi beharko diela. Izen-ematea txapelketaren egunean bertan egingo dute, goizean. Lehia bukatutakoan, berriz, sari banaketa eta festatxoa egingo dituzte Getariako Berdura Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide