[caption id="attachment_310603" align="aligncenter" width="300"]

Xabier Alberdirekin Talaien Ibilbidea egingo dute igandean Mendi Astearen barruan. (Joxemari Olasagasti)[/caption]
Datorren asterako Mendi Astea antolatu dute Getarian. Mendiarekin erlazionatutako hainbat jardunaldi antolatu dituzte hilaren 16tik 23ra bitartean, eta mendia ardatz duen jardunaldiari amaiera emateko urriaren 23an, Urbiara egun pasa egingo dute. Irteeraren prezioa 10 eurokoa da, eta bertan parte hartu nahi dutenek Harritarte dendan edo Turismo bulegoan izena emam dezakete.
EGITARAUA
Urriak 16a, igandea
Talaien ibilbidea antolatu dute. 09:00etan irtengo dira parte-hartzaileak Turismo Bulego aurretik, eta Xabier Alberdi historialariak gidatuko du jardunaldia. Amaitzeko, hamaiketakoa egingo dute Sananton mendian.
Urriak 19a, asteazkena
Lehen sorospenak, mendian ikastaroa Felix Zubiaren eskutik 19:00etan Gaglo gaztelekuan.
Urriak 20, osteguna
Lehoinabarraren aztarna filma botako dute, eta ondoren Andoni Ormazabalek hitzaldia emango du. Saioa 19:30ean hasiko da Gaglon.
Urriak 23, igandea
Urbiara egun pasa. 08:00etan irtengo dira autobus geltokitik parte-hartzaileak, eta 17:00ak inguruan itzuliko dira Getariara.