Pintura tailerrean haurrak margotzen. (Aritz Mutiozabal/Hitza)
Asteazkenean jai eguna izango dela aprobetxatuz Getariako Guraso Elkarteak Pintura Eguna antolatu du haur eta gaztetxoentzat. Goiz eguerdi parteko jaia izango da, eta parte-hartzaileek beren sormena erakusteko aukera izango dute ekimen desberdinen bidez.
Berdura Plazan egingo dute jardunaldia, eta 11:00etan abiatuko dute Pintura Eguna. Hasieran pinturarekin lotutako hainbat tailer egingo dituzte, eta 11:30eak inguruan marrazki lehiaketari hasiera emango diote. Lehiaketarako arkatzak eta orriak Guraso Elkarteak banatuko ditu, baina haurrek margoak eraman beharko dituzte. Lan guztiak 12:30erako entregatu beharko dira, eta 13:00etan izango da lehiaketako sari baneketa. Lehiaketan parte hartu nahi ez duten haurrek, tailerretan jarraitzeko aukera izango dute.