Getariako Gure Esku Dago taldearen argazki erraldoia. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Datorren udaberrian, Urola Kostako beste herri batzuekien batera, Getarian burujabetzaren inguruan galdeketa bat egiteko asmoa dute. Herri galdeketa hori sustatuko duen taldea osatzen ari dira orain, eta elkarteari izena jarri behar diote. Horretarako, parte-hartze prozesu bat jarri dute martxan, eta herritarrek beren proposamenak egiteko eta bozkatzeko aukera izango dute.
Getariako Gure Esku Dago taldeko facebook orrian,
getariakosustatzaileak@gmail.com helbidera idatzita, edo bihar (larunbatean) Berdura Plazan 11:00etatik 14:00etara jarriko duten postuan egin ditzazkete herritarrek beren proposamenak. Ondoren, izen gustukoena aukeratzeko mahaia jarriko dute asteartean 17:00etatik 19:00etara Berdura Plazan bertan.