Getariako Udalak Potzuaga parkea berritzeko parte-hartze prozesua abiatuko du

Getariako Hitza 2016ko irailaren 30a

Potzuaga parkea eraberritu egin nahi dute. (Aiora Larrañaga/Hitza) Getariako Udalak Potzuaga parkea eraberritzeko asmoa du, eta bertan egin nahi den proiektuaren inguruan herritarrek beren iritzia ematea nahi dute. Parte-hartze proiektu urriaren 4ean asteartean aurkeztuko dute herritarren aurrean. Horregatik, getariarrak asteartean 18:30ean Potzuaga parkera gonbidatu dituzte proiektuaren nondik norakoak ezagutu, eta beren ekarpenak egin ditzaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide