Ceska Pisen abesbatzak saioa eskainiko du larunbatean Getarian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 29a

Ceska Pisen abesbatza. Ceska Pisen abesbatzak kontzertua emango du larunbatean 20:30ean Salbatore Deunaren Parrokian. Saioa Donostia 2016 ekimenaren barruan antolatu dute, eta errepertorio zabala eskainiko du Txekiar Errepublikako Pisen hiriko taldeak; Errenazimenduko musikatik gaur egungo doinuak arte. Abesbatzak 60 urteko ibilbidea du, eta mila kontzertu baino gehiago eman dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide