Gure Txeruk eskulanak egiten ikasteko tailerra antolatu du Filo irakaslearekin. Ikastaroa ostegun arratsaldetan izango da Gure Txeru elkarteko lokalean, eta izena ematen duten lagun kopuruaren arabera txanda bat ado bi antolatuko dituzte: lehena 15:00etatik 17:00etara eta bigarrena 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek Kale Nagusian dagoen Gluglu bitxi-dendan eman dezakete izena urriaren 1a bitartean.