Joste eta kakorratz ikastaroak antolatu dituzte Getarian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 27a

Gure Txeru elkarteak Cristóbal Balenciaga Museoarekin elkarlanean joste eta kakorratz (gantxillo) ikastaroak antolatu nahi ditu 2016-2017 ikasturterako. Iaz ikastaroek harrera ona izan zuten herritarren artean, eta aurten ere horrela izatea espero dute antolatzaileek. Ikastaroak Balenciaga Museoan izango dira, eta horietakoren batean parte hartu nahi duten ostiralean 19:00etan Gure Txeru elkarteko lokalean egingo den informazio-bileran bertan eman beharko dute izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide