Asteburuan Getariako Askizu auzoan egin dute Bertsolaritzako Emakumeen V. Topaketa

Getariako Hitza 2016ko irailaren 26a

[caption id="attachment_309921" align="aligncenter" width="300"]Bertsolaritzako Emakumeen V. Topaketa. (Bertsozale Elkartea) Bertsolaritzako Emakumeen V. Topaketa. (Bertsozale Elkartea)[/caption] Emakumeen topaketa bertso munduko emakumeak biltzeko espazioa bihurtu da. Urtean behin egiten dute jardunaldia eta aurten Getariako Askizu auzoan bildu dira asteburuan. Bertsozale Elkartetik azaldu dutenez, 16 urtetik 51 urtera bitarteko 19 emakumek parte hartu dute, eta urteotan egindako bidea ospatzea izan da aurtengo gaia. "Partaideengan umore ona eta elkartu izanaren poza utzi ditu topaketak, eta eraikitzen eta partekatzen jarraitzeko gogoa" adierazi dute Bertsozale Elkartetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide