EH Bildu nagusi Getarian, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 25a

702 boto jaso ditu koalizioak eta 650 boto EAJk, bigarrengo indarrak

%72,92ko parte hartzearekin, EH Bildu izan da gaurko bozetan nagusi Getarian. Guztira, 702 boto jaso ditu, botoen %46a eta 650 boto EAJk (%42,59a). Hirugarren indarra Elkarrekin Podemos izan da, 108 botorekin (%7,07) eta PSE-EE laugarrena, 30 botorekin (%1,96). Hona hemen gaurko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako emaitzak: EH Bildu: 702 EAJ: 650 Elkarrekin Podemos: 108 PSE-EE: 30 PP: 16 PACMA: 10 Ciudadanos: 3 Ganemos-Si se puede: 3 Recortes Cero -GV: 3 PFYV: 1 Boto galera izan dute EH Bilduk, EAJk, PSE-EEk zein PPk gaur.  Hemen, berriz, duela lau urteko bozetako emaitzak: EH Bildu: 748 (48,07) EAJ: 701 (45,05) PSE-EE: 43 (2,76) PP: 24 IU: 14 EB-AZ: 12 EB-B: 6 UPYD: 3 EQUO: 2 PACMA: 2 PUM+J: 1

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide