Betunizer musika taldea.
Ostegun gauerako kontzertuak antolatu dituzte Getariako Gaztetxean. 21:00etan hasiko da saioa, eta bi musika talde igoko dira oholtza gainera, biak Herrialde Katalanetatik iritsitakoak. Alde batetik, noise-groove musika dantzagarria egiten duen Betunizer taldea, eta bestetik Nit taldea. Azken hauek Bartzelonakoak dira eta indie rock musika egiten dute.