Katukale irakurle taldeak ikasturtea abiatuko du irailaren 27an, datorren asteartean, liburutegian. Uxue Alberdik dinamizatuko ditu saioak, eta hilero liburu bat izango dute parte-hartzaileek mintzagai; horretaz gain, bi hilean behin idazle batekin solasaldia egingo dute.
Irakurle taldeko urteko kuota 30 eurokoa izango da. Saioetan parte hartu nahi dutenek
Getariako Udalaren webgunean eskuratu dezakete izena emateko orria. Hori bete eta
kultura@getaria.eus helbidera bidali, edo udaletxeko bulegoetan entregatu dezakete.