Getariako Udaleko euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 16a

Getaria. (Aiora Larrañaga/Hitza) Aurten ere Getariako Udalak euskara ikastaroak eskeiniko ditu ikasturtean zehar: euskalduntzea, alfabetatze, mintzapraktika eta EGA ikastaroak hain zuzen ere. Horietakoren batean parte hartu nahi dutenek Getariako Udaleko webgunean eskuratu daitekeen izena-emate orria bete, eta kultura@getaria.org helbidera bidali beharko dute irailaren 23a bitartean. Bestela, inskripzio orria udaletxeko bulegoan ere entregatu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide