Istripua gertatu da Getarian.
Artzapen aparkatuta zegoen auto batek bi lagun harrapatu ditu Getarian. Antza denez, eskuko galga jarri gabe utzi du gidariak, eta Artzapetik portura doan maldan behera joan da autoa bi lagun barruan zituela. Harrizko hesiaren kontra joan da autoa, eta bidean bi lagun harrapatu eta zauritu ditu, hainbat motor hondatu ditu eta harrizko hesia bota du. Zaurituak Donostiako Ospitalera eraman dituzte.
Istripua izan duen autoak harrizko hesia bota du.