Ur parkera irteera antolatu du Getariako Gure Txeru Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 29a

Ur parkera irteera antolatu du Gure Txeruk. Getariako Gure Txeru Elkarteak Landetako (Frantzia) Atlantic Park ur parkera irteera antolatu du iganderako, eta elkarteko dantzari eta pilotariak bildu nahi dituzte bertan. Irteeran parte hartu nahi dutenek Harritarte dendan eman dezakete izena ostirala bitartean 10 euroren truke, eta prezioaren barruan sartzen dira autobusa eta ur parkeko sarrera. Janaria eta edaria norberak eraman beharko ditu. Haurren beren arduraduna izango den heldu batekin joan beharko dute irteerara. Horretaz gain, elkartetik jakinarazi dute NAN-a eta Europako Osasun Txartela derrigorrez eraman behar dituztela parte-hartzaileek irteerara. Bestalde, adin txikikoek Frantziara pasatzeko gurasoen baimena beharko dute. Agiria Getariako Bake Epaitegian edo Ertzaintzan eskuratu daiteke; bi gurasoen sinadura behar da agiria baliagarria izan dadin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide