Asteartean 12:00etatik aurrera Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetarako Getariako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa egingo dute Getariako udaletxean. Horretaz gain, alderdi politikoek kanpainan kartelak itsasteko izango dute espazio publikoaren zozketa ere egingo dute. Udaletik gogorarazi dute ekitaldi publikoa dela.