Giro onean ari dira Getariako Salbatore Eguna ospatzen

Urola Kostako Hitza 2016ko abu. 6a, 13:40

Atzo izan zen atarikoa eta gaur egun handia: Getariako Salbatore Deunaren Eguna. Goizean goizetik hasi dira festak ospatzen: Getariako Musika Bandak diana eskaini du eta meza nagusia izan da ondoren, Getariako Abesbatzak abestuta. 12:30 aldean, Nika Lertxundi alkateak ohorezko agurra dantzatu du hainbat herritarren artean. Gaztetxoek, beren aldetik, xakean jokatzen jardun dute. [flickr_set id="72157671980527256"] Gaur eta datozen egunetan ere izango dira hainbat ekitaldi. Hona hemen egitaraua: Gaur arratsaldea, Salbatore Deunaren Eguna. – 17:00. Txosnen irekiera. – 17:30. Salbatore Deunaren XIX. Pilota Txapelketako finalak frontoian, Gure Txeruk antolatuta. – 18:00. Porru DJa haurrentzako berbena plazan. – 19:00. Musika dantzagarria plazan, Cumbiam’Bero txarangarekin. – 22:00. Zezen-suzkoa plazan eta frontoi inguruan. -23:00. Getariako Musika Bandaren emanaldi berezia. Dantzarako doinuak joko dituzte. – Ondoren, Arantza eta Pantxo taldearekin rantxerak, boleroak, tangoak, kunbiak eta beste hainbeste herriko plazan. – 23:00. Txosnetan kontzertuak: Bourbon Kings eta Bad Sound System. Abuztuak 7, igandea, Koadrilen Eguna. – 10:00. Kuadrillen arteko XX. Marmitako Txapelketaren hasiera. – 13:30. Marmitako Txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura Plazan. – 14:30. Kuadrillen arteko herri bazkaria, Harritarten. – Bazkalostean, Bentazaharreko Mutil Alaiak, Harritarten. – Ondoren, Kantujira. – 17:00. Txosnen irekiera. – 23:00. Luhartz taldearekin berbena plazan. – 23:00. Txosnetan kontzertuak: Bar Remigio, Fly Shit, Hell Division eta Minority of one. Abuztuak 8, astelehena. – 09:30. Gazte Alaiak txistulariekin diana. – 12:00. Hegaluzea parrillan eta sagardoa txotxetik, Berdura Plazan. – Eguerdian, Getariako txistulariak kalez kale. – 13:30. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsotan herriko plazan. – 17:30. Baltsa lasterketa. – 19:30. Txosnetatik abiatuta giza-katea. – Ondoren, Txosnetan ekitaldia. – 20:00. Rockalean, rock & roll bertsioen musika ibiltaria. – 22:00. Etxeratzearen aldeko su bolen aireratzea txosnetatik. – 22:30. Kontzertuak frontoian: Low Riders eta Hesian. – Ondoren, DJak txosna eremuan. Haris Tobarich eta Gontan Ibanovich. Abuztuak 9, asteartea. – Goizean goiz hasita, Eusko Label txahala erreko dute frontoian. – 11:00. Gazteen IV. Patata Tortilla Lehiaketa frontoian. – 17:00. Txosnen irekiera. – 19:00. Euskal okelaren pintxo dastaketa, frontoian. – 19:00. Herri kirolak frontoian. – 20:00. Triki-poteo mozorrotua txosnetatik abiatuta. Gaia: Olinpiadak. – 22:00. Zezensuzkoa plazan eta frontoi inguruan. – 23:00. Diskofesta: Xabi Dantzaleku plazan. – 00:00. Bandera jaitsiera, Meagako, Askizuko eta San Prudentzio auzo elkarteen eskutik. Getariako Musika Bandak joko du. – Ondoren, Diskofesta plazan. – Txosnetan mozorro festa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide