Haurrek eta gazteek Salbatore Jaiei hasiera eman diete Getarian

Getariako Hitza 2016ko abuztuaren 5a

Gaur eguerdian abiatu dituzte Getarian Salbatore Jaiak haurren txupinazoarekin. Herriko plaza jendez bete da Getariako jai nagusiei hasiera emateko, eta txupinazoa bota duten haurrek Salbatore onak pasatzeko opatu diete herritarrei. Bestalde, haurren txupinazoarekin batera txosna gunea ireki dute herriko gazteek. I. Paella Lehiaketak eman dio hasiera aurtengo Gazte Egunari, eta eguerditik giro ederra izan dute Getariako gazte koadrilek gastronomia erronkan. [flickr_set id="72157671198564241"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide