Zumba maratoi herrikoiak arrakasta izan zuen iaz Aian. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Ostiral arratsaldean Aia eta Getaria herriko jai nagusietan murgilduko dira bete-betean. Aian San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatuko dituzte sei egunez, eta herriko alkate Nekane Arrizabalagak datozen egunetan Aiako jaiez gozatzera gonbidatu ditu aiarrak eta herrira gerturatzen diren bisitariak. «Ikuskizunez, bertso eta kirol saioez eta beste hainbat ekitaldiz bete-beteak datoz aurten festak, eta denon gustukoak izatea da gure nahia», adierazi du Aiako alkateak.
Bestalde, getariarrek pasa den astean aurkeztu zuten Salbatore jaietako egitaraua informazio bulego berrian, eta «jai herrikoiak» antolatzen saiatu direla nabarmendu zuen Nika Lertxundi Getariako alkateak. «Herriko eragileek jaien antolaketan parte hartzen dute, eta hori pozgarria da guretzat, herriko jaiak aberasten baititu elkarlan horrek». Horretaz gain, Lertxundik nabarmendu zuen antolatzen diren lehiaketa eta ekitaldi desberdinetan ere parte-hartze aktiboa dutela getariarrek, eta horrek «giro berezia» sortzen duela herriko jaietan. Horren adibide garbia da urtero antolatzen den Marmitako Lehiaketa. Aurten 52 bikotek eman dute izena, eta udalak zozketa egin behar izan du 38rentzat tokia baitago. Ondoren, 600 lagun bilduko dira bazkari herrikoian.
Egitaraua eskura
Jaietako egitaraua formatu desberdinetan argitaratu du Getariako Udalak: liburuxka, getaria.eus webgunean deskargatu daiteken sakelako programa, eta telefono mugikorretara egokitutako formatua aurkeztu dituzte.
Horrez gain, aurtengoan egitarauan zehar jokabide eta eraso matxistak gaitzesteko eta gizon eta emakumeen arteko harreman parekideak sustatzeko mezuak zabaldu nahi izan ditu Getariako Udalak: Jaietan dena ez da libre, errespetua!, Beldurrak gurekin jai! eta Gora ligoteo sanoa moduko mezuak txertatu dituzte besteak beste egitarauan.
EGITARAUA
Aiako San Donato eta san lorentzo jaiak
Bihar, abuztuak 5, Gure Esku Dago Eguna.
- 16:00. Umeentzat jolasak, aurpegi pintaketa, uretako jokoak eta kukaña igerilekuan.
- 18:30. Pintxo-poteoa Jainekin txarangarekin igerilekutik hasita.
- 20:30. Gure Esku Dagoren adierazpena eta argazki erraldoia. Kriseiluen salmenta eta Gure Esku Dagoren alde sinadura bilketa.
- 22:30. Su bola jaurtiketa kanposantuko zelaian. Desioak Sutan Sahararen eta Gure Esku Dagoren alde.
- 23:00. Arose DJarekin gaupasa.
Abuztuak 6, larunbata.
- 18:00. Zumba maratoi herrikoia.
- 19:30. Txupinazoa jaiei hasiera emateko.
- Gero. kalejira herriko kaleetan zehar buruhandi eta trikitilariekin.
- 21:30. Herri afaria Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariek alaituta. Txartelak salgai daude Iturriozena tabernan.
Abuztuak 7, igandea, San Donato Eguna.
- 08:30. Alamouzko pasakallia.
- 10:00-13:30. Usokume tiroa.
- 10:30. Meza nagusia.
- Ondoren, XXXVIII Pilota Txapelketaren finalak.
- 16:00-18:00. Usokume tiroa.
- 17:00. Trikitilari Txapelketa.
- Arratsaldean, garagardo dastaketa plazan.
- Ondoren, kalejira trikitilari eta buruhandiekin.
- 22:00. Bertso jaialdia. Parte-hartzaileak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Iker Zubeldia, Andoni Egaña eta Agin Laburu. Gai jartzailea Sebastian Lizaso.
- 24:00. Erromeria Tximeleta taldearekin.
Abuztuak 8, astelehena, Umeen Eguna.
- 08:30. Pasakaillia.
- 11:00. Haur jolasak.
- 17:00. Kiko, Koko eta Moko pailazoen emanaldia.
- Ondoren, Gorriti bere animaliekin.
- Jarraian, kalejira herriko kaleetan barrena buruhandien eta trikitilarien laguntzarekin.
- 20:30-21:30. Egan taldearen saioa.
- 22:30. Erdibana antzerkia Iker Galartza eta Jose Ramon Soroizekin.
- Ondoren, Egan taldearekin dantzaldia goizaldera arte.
Abuztuak 9, asteartea.
- 08:30. Pasakaillia.
- 11:30. Sardin-jana eta toka txapelketa irekia.
- 16:00. Mus Txapelketa.
- 16:00-19:00. Gaztelu puzgarriak.
- 19:30. Kalejira buruhandiekin.
- 23:00. Ekilibua kale antzerkia, plazan.
- Ondoren, Oihan Vega DJ taldearekin dantzaldia.
Abuztuak 10, asteazkena, San Lorentzo Eguna.
- 08:30. Zeoze herriko kaleetan barrena.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pilota partidak. Lau t’erdian Aiako Lorentz Orbegozo Orioko Aratz Olidenen aurka. Binaka Titin III.a eta Gorrotxategi, Xala eta Telletxearen aurka.
- Gero, adinekoei eskainitako bazkaria.
- 17:30. Herri-kirol jaialdia. Iparraldeko Jokoen Gipuzkoako Txapelketa.
- Ondoren, kalejira herriko kaleetan barrena.
- 20:30-21:30. Martxango taldearen saioa.
- 23:00. Suziriak.
- Ondoren, erromeria Argi Laurdenak taldearekin.
- 01:00. Traka zaratatsua.
Getariako Salbatore Jaiak
Bihar, abuztuak 5.
- 12:00. Haurren txupinazoa udaletxeko balkoitik.
- Gero, Getariako buruhandiak Gazte Alaiak txistulariekin.
- 12:00. Txosnen irekiera.
- 12:30. Paella lehiaketa txosnagunean.
- 14:30. Gazteen herri bazkaria, Harritarten.
- 18:00. Kuadrillen arteko jolasak Karrotxarangarekin kalez kale.
- 16:00-20:00. Haur parkea, frontoian eta Harritarten.
- 23:00. Egan taldearekin erromeria plazan.
- 00:00. Festen hasiera. Ikurrina igoko dute, herriko abesbatzarekin eta musika bandarekin.
- Ondoren, Egan taldearekin dantzaldia.
- 00:15. DJ-ak txosnetan: Elektro Peña eta Rubio DJa.
Abuztuak 6, larunbata, Salbatore Deunaren Eguna.
- 09:30. Getariako Musika Bandaren diana.
- 11:00. Meza nagusia, Getariako Abesbatzak abestuta.
- 12:00. Alkatearen ohorezko agurra udaletxe aurrean.
- 12:30. Gaztetxoen xake erakustaldia, Berdura Plazan.
- 13:30. Cumbiam’Bero txaranga kaleak alaitzen.
- 17:00. Txosnen irekiera.
- 17:30. Salbatore Deunaren XIX. Pilota Txapelketako finalak frontoian, Gure Txeruk antolatuta.
- 18:00. Porru DJa haurrentzako berbena plazan.
- 19:00. Musika dantzagarria plazan, Cumbiam’Bero txarangarekin.
- 22:00. Zezen-suzkoa plazan eta frontoi inguruan.
-23:00. Getariako Musika Bandaren emanaldi berezia. Dantzarako doinuak joko dituzte.
- Ondoren, Arantza eta Pantxo taldearekin rantxerak, boleroak, tangoak, kunbiak eta beste hainbeste herriko plazan.
- 23:00. Txosnetan kontzertuak: Bourbon Kings eta Bad Sound System.
Abuztuak 7, igandea, Koadrilen Eguna.
- 10:00. Kuadrillen arteko XX. Marmitako Txapelketaren hasiera.
- 13:30. Marmitako Txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura Plazan.
- 14:30. Kuadrillen arteko herri bazkaria, Harritarten.
- Bazkalostean, Bentazaharreko Mutil Alaiak, Harritarten.
- Ondoren, Kantujira.
- 17:00. Txosnen irekiera.
- 23:00. Luhartz taldearekin berbena plazan.
- 23:00. Txosnetan kontzertuak: Bar Remigio, Fly Shit, Hell Division eta Minority of one.
Abuztuak 8, astelehena.
- 09:30. Gazte Alaiak txistulariekin diana.
- 12:00. Hegaluzea parrillan eta sagardoa txotxetik, Berdura Plazan.
- Eguerdian, Getariako txistulariak kalez kale.
- 13:30. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsotan herriko plazan.
- 17:30. Baltsa lasterketa.
- 19:30. Txosnetatik abiatuta giza-katea.
- Ondoren, Txosnetan ekitaldia.
- 20:00. Rockalean, rock & roll bertsioen musika ibiltaria.
- 22:00. Etxeratzearen aldeko su bolen aireratzea txosnetatik.
- 22:30. Kontzertuak frontoian: Low Riders eta Hesian.
- Ondoren, DJak txosna eremuan. Haris Tobarich eta Gontan Ibanovich.
Abuztuak 9, asteartea.
- Goizean goiz hasita, Eusko Label txahala erreko dute frontoian.
- 11:00. Gazteen IV. Patata Tortilla Lehiaketa frontoian.
- 17:00. Txosnen irekiera.
- 19:00. Euskal okelaren pintxo dastaketa, frontoian.
- 19:00. Herri kirolak frontoian.
- 20:00. Triki-poteo mozorrotua txosnetatik abiatuta. Gaia: Olinpiadak.
- 22:00. Zezensuzkoa plazan eta frontoi inguruan.
- 23:00. Diskofesta: Xabi Dantzaleku plazan.
- 00:00. Bandera jaitsiera, Meagako, Askizuko eta San Prudentzio auzo elkarteen eskutik. Getariako Musika Bandak joko du.
- Ondoren, Diskofesta plazan.
- Txosnetan mozorro festa.