Ostiralean abiatuko dituzte Salbatore Jaiak Getarian, eta larunbatean XIX. Salbatore Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte 17:30etik aurrera. Kadete mailan, Murua eta Bastarrika, Alberdi eta Elizegiren aurka ariko dira. Jubenil mailan Canabal eta Cordon, Karragal eta Barturen aurka. Eta azkenik, 22 urte azpikoen mailan, Intxausti eta Imaz, Maiz eta Salegiren aurka.
Urtero ikusmina sortzen dute Salbatore pilota txapelketako finalek, eta aurtengoan ere Gure Txeru Pilota Elkarteak herritarrak pilota partidez gozatzera animatu dituzte.