Aurten, lehenengoz I.Paella Txapelketa antolatu du Getariako gaztetxeak Gazte Egunerako. Festen lehen egunean izango da lehiaketa, abuztuak 5ean, eguerdiko 12:30ean hasita. Izena emateko azken eguna abuztuaren 1ean amaituko da. Osagaiak norberak etxetik eraman beharko ditu: gutxienez 1kg arroz eta beste edozein osagai onartuko dira. Sua, mahaiak eta paellerak gaztetxeak jarriko ditu.
14:30ak inguruan bazkaria izango da, eta edaria, izozkia eta kopa egongo dira 5 euroren truke.
Paella txapelketan parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute 635201990 (unai) telefono zenbakira deituta.