Getariako Gaztetxeak Salbatore Jaietarako baltsa lasterketa antolatu du eta parte hartu nahi dutenek abuztuaren 4a bitartean izango dute lehiaketan izena emateko aukera. Norgehiagoka abuztuaren 8an izango da 18:00etan hasita; baltsek dike berriko zabalgunean abiatuko dute ibilbidea, uretatik Altxerriraino joango dira, eta bidean taldeko kide batek Amabirjinaren atzeko aldetik gora igo eta aurreko aldera salto egin beharko du. Bitartean bere kideek Altxerriraino jarraitu beharko dute, eta bertatik baltsa eta guzti Itxas-Etxera joango dira.
Antolatzaileek zehaztu dute baltsek eskuz eginak izan beharko dutela. Baltsa bakoitzean gehienez zortzi lagun bildu daitezke, eta parte-hartzaileek gutxienez 12 urte izan beharko dituzte. Sari banaketa egunean bertan, txapelketa bukatutakoan, txosna gunean egingo dute.
Baltsa txapelketan parte hartu nahi dutenek, 688617588 telefono zenbakira deitu beharko dute.