Salbatore Biatloiaren hamabosgarren edizioa ospatu da gaur eguerdian. Unai Zabala oriotarra izan da helmugara iristen lehen gizonezkoa. Emakumeetan, berriz, Gema Hernandez urretxuarra. Lehen getariarraren saria Josu Iribarrentzat izan da gizonezkoetan eta Aitziber Alvarezentzat emakumeetan. Probari eguerdiko 12:00etan eman zaio hasiera
Malkorbe hondartzan eta bi atal izan ditu: igeriketan 550metro eta lasterketan 3.500 metro herri inguruko ibilbidean frontoiko helmugara iritsi arte. 85 pertsonek hartu dute parte, eta horietatik 6 emakume izan dira. Herrian giro oso ona egon da kirol probak iraun zuen bitartean.
Argazkiak ikusteko:
[flickr_set id="72157671445019335"]