Haurrak futbito txapelketa jokatzen. (Amaia Ventas/Hitza)
Salbatore Jaiak irekiko ditu Getariako VI. Futbito Txiki Txapelketak. Uztailaren 30ean jokatuko da 09:00etatik aurrera Getariako frontoian eta Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. maila arteko haur eta gazteak bilduko ditu, lau mailatan banatuta. Txapelketan parte hartu nahi dutenek bost laguneko taldeak osatu beharko dituzte, eta datorren asteatea baino lehen eman beharko dute izena udaletxean eta turismo bulegoan.