Gustavo Colinak kontzertua emango du larunbatean Getariako San Prudentzio auzoan

Getariako Hitza 2016ko uzt. 19a, 16:59

Gustavo Colina kuatro izeneko musika tresna jotzen. Larunbat arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Gustavo Colina musikari venezuelarrak kontzertua emango du Getariako San Prudentzio baselizan. Colina bakarlari eta konposatzailea da, kuatro izeneko musika-tresnan aditua. Ospetsua da munduan zehar kuatro ikastaroak eta kontzertuak emateagatik; bira luzeak egin ditu Puerto Ricon, Antilla uharteetan, Bolivian, Erdialdeko Ekialdean eta Europan zehar, eta horretaz gain munduko areto garrantzitsuenetan jo du.  Asteburuan Euskal Herrian izango da, eta Getariako kontzertuaz gain, beste saio bat eskainiko du Bilbon Alex Sarduik gonbidatuta. Kontzertua San Prudentzioko Auzo Taldeak antolatu du, eta ondoren luntxa eskainiko dute auzoko plazan. Elkartetik Urola Kostako herritarrak kontzertuaz gozatzera animatu dituzte, "nazioarte mailan ezaguna den artista honen musikaz gozatzeko aukera aproposa izango baita larunbatekoa".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide