Getariako Salbatore Pilota Txapelketako partidak jokatuko dituzte bihar

Getariako Hitza 2016ko uztailaren 19a

Getariako Salbatore Pilota Txapelketa pil-pilean dago. Aste gutxi falta dira final handirako eta final laurdenak jokatze ari dira orain pilotariak. Bihar (asteazkena) 19:00etan hasita hurrengo partidak jokatuko dituzte: Canabal eta Mata, Oiarbide eta Irazustabarrenaren aurka; Aurrekoetxea eta Berturen, Ugalde eta Etxeberriaren aurka, eta Zubiri eta Murua, Chiapuso eta Elizegiren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide