Igeriketa ikastaroa antolatu dute Getariako Malkorbe hondartzan

Getariako Hitza 2016ko uztailaren 15a

Getariako Malkorbe hondartza. (Aiora Larrañaga/Hitza) Getariako Udalak igeriketa ikastaroa antolatu du udako. Getarian igerileku publikorik ez dagoenez, Malkorbe hondartzan egingo dute ikastaroa, eta 10 egunekoa izango da. Uztailaren 18tik 29ra, 07:45etatik 09:45era igerian ikasteko eta trabatzeko aukera izango dute herritarrek. Interesa dutenek Turismo Bulegoan eman dezakete izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide