Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan saioa eskainiko dute Getarian

Getariako Hitza 2016ko uztailaren 6a

Abuztuaren 25an, Kanadako Coro Newman Sound del Labrador abesbatzak eta Easo Abesbatzak kontzertua eskainiko dute Getariako Salbatore Deunaren elizan Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan. Canciones del mar. Los balleneros vascos en Terranova izenburua izango du saioak, eta doakoa izango da. Dena dela, aforoa mugatua denez kontzertuaz gozatu nahi dutenek sarrera-gonbidapenak Getariako Turismo Bulegoan eskuratu beharko dituzte uztailaren 7tik aurrera. Herritar bakoitzak gehienez bi gonbidapen jaso ditzazke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide