San Juan jaietan danborrada egiten dute Getariako Balentziaga kalean. (Ainara Ostolaza)
San Joan festetako batzordeak 2016ko jaien balorazioa egin du, eta gustura daude jaietan izan den giroarekin. Eguraldia nahasia izan bada ere, ekitaldi ia guztietan aterguneak izan direla nabarmendu dute. Herritarren parte-hartzea ere ona izan dela uste dute, eta eskerrak eman dizkiete jaietan ibili direnei; bereziki festak antolatzen lagundu duten guztiei: «Eskerrik asko denoi! Hurrengo urtean berriz».