Getarian zenbatu dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako emaitzak, eta EAJ izan da boto gehien jaso duen alderdia, 565 botorekin (%38,38). EH Bildu izan da bigarren bozkatuena, 554 botorekin (%37,64). Elkarrekin Ahal Dugu izan da hirugarren indarra 256 boto jasota (%17,39). PSE-EEk 35 boz (%2,38), PPk 24 (%1,63), Ciudadanosek 12 (%0,82), PACMAk 10 (%0,07), UPyDk bat eta Recortes Cerok boto bat jaso dituzte.
Parte-hartzea %70,11koa izan da, eta zortzi boto baliogabe eta 14 zuri kontatu dituzte. 2015eko abenduko hauteskundeetatik zertxobait jaitsi da parte-hartzea; izan ere, orduan, %73,05ekoa izan zen parte-hartzea. Abenduan EH Bildu izan zen bozkatuena (631 boto jaso zituen) eta EAJ bigarrena (588 boto). Ahal Duguk 217 boz jaso zituen eta PSE-EEk 33 boto.