Getariako Iturzaeta Eskolako irakasleek elkarretaratzea egin dute

Getariako Hitza 2016ko eka. 24a, 13:39

Getariako Iturzaeta Eskolako irakasleek elkarretaratzea egin dute. (I.H.E. irakasleak) Pasa den astean Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen bete egingo duela Mariano Rajoyk 2012an ezarritako neurria, eta irakasleen eskola orduak gehituko dituela. ELA, Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak neurriaren kontra agertu dira eta elkarretaratzeak deitu dituzte egoera salatzeko. Getariako Iturzaeta Herri Eskolako irakasleek ere bat egin dute "hezkuntza kalitatatearen eta lanpostuen aldeko" elkarretaratze deialdiarekin. Horretaz gain, sindikatuek iragarri dute Eusko Jaurlaritzak murrizketak "osorik nahiz modu partzialean" ezarriz gero, grebara joko dutela irailean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide