Asteazkenean odola emateko aukera izango dute getariarrek

Getariako Hitza 2016ko ekainaren 24a

argazki300 Getariako Gure Txeru Elkarteak odol-emate saioa antolatu du ekainaren 29rako, datorren asteazkenerako. Asteazken arratsaldean, 19:00etatik 21:00etara bitartean Getariako osasun zentro berrian odola emateko aukera izango dute getariarrek, eta antolatzaileek nabarmendu dute emaile izan nahi duten guztiak ongi-etorriak izango direla. Beraz, 18 eta 65 urte bitarteko herritarrak hitzordura agertzera gonbidatu dituzte. Ildo horretan, herritarrei gomendatu diete odola eman aurreko hiru orduetan koipe gutxiko jakiak jateko. Gainera, odol emaileren bat botikaren bat hartzen ari bada medikuari horren berri eman behar diola gogorarazi dute, eta kaxa osasun zentrora eramateko gomendatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide