Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gure Txeruk antolatuta, otsailean hasi zuten txapelketa 9 taldek: Xagu, Iribar, Kaia-Kaipe, Politena-Donadoni, Giroa, Haitze, Balearri, Taxko eta Txokok, hain zuzen. Gaur, berriz, finalak jokatuko dituzte. 17:30 inguruan hasi dira Kaia-Kaipe eta Balearri Kopako finala jokatzen eta, ondoren, Ligako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida izango da. Giroak eta Taxko ariko dira nor baino nor.
Gerora, Txoko eta Haitze Ligako finalean lehiatuko dira. Partida amaitzean, sari banaketa eta askaria izango dira Berdura plazan.