Bi haur Aiako Orientazio Proban parte hartzen. (Gipuzkoako Orientazio Proba)
Igandean Gipuzkoako I. Orientazio Ligako jardunaldia egingo dute Getarian, herrikoia izango da, familiei, gazteei eta helduei zuzendutakoa.
09:30ean bilduko dira parte-hartzaileak Sahatsaga kiroldegian, eta 10:00etan emango zaio lehen irteera probari; azken irteera, berriz, 12:00etan izango da.
Orientazio proba, Getariako Alde Zaharrean, etxe guneetan, hondartzan eta San Anton mendian zehar izango da. Antolatzaileek zehaztu dute, proban zehar debekatuta egongo dela eskilara mekanikoak eta igogailua erabiltzea. Probarako ez da errepiderik edo kalerik itxiko, beraz, zirkulazio araudiak errespetatu behar dituzte parte-hartzaileek, bereziki oinezkoak eta motordun ibilgailuak. Izan ere, orientazio kirolariak lehentasunik ez duela zehaztu dute.
Bukatutakoan, 13:30ean Gipuzkoako Orientazio Ligaren sari banaketa egingo dute.