Getariako hilerrian indusketak egiten ari da Aranzadi Zinetzia elkartea. (Getariako Udala)
Aranzadi Zientzia Elkartea eta Getariako Udala Getariako hilerrian 1936ko gerran fusilatuak izan zirenen gorpuak berreskuratzeko lanean ari dira. Bihar, asteartea, 18:00etan ikerketaren inguruko azalpenak emango ditu hilerrian bertan Aranzadiko presidente Pako Etxeberria antropologoak. Getariarrak bertara gonbidatu ditu udalak.