Larunbat arratsaldean izango da aurkezpen ekitaldia. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Larunbat arratsaldean Getariako Udalak Munduari lehen bira 500.Urteurrena proiektua aurkeztuko du herritarren aurrean. Cristobal Balenciaga Museoan egingo dute aurkezpen ekitaldia, eta Getariako Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu larunbateko saiora. 18:00etan hasiko da aurkezpen ekitaldia eta Getariako Udaleko ordezkariek parte hartuko dute bertan.